Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Asmatikoen jarraipena egiteko aplikazio mugikorra sortu du Alberto Cuesta UPNA/NUPeko ikasleak
Erabiltzailearen akzioak

Asmatikoen jarraipena egiteko aplikazio mugikorra sortu du Alberto Cuesta UPNA/NUPeko ikasleak

2014/07/02 - Unibertsitatea.net
Medikuak gailuaren bidez jasotzen ditu gaixoaren intzidentzien jarraipenerako eta kontrolerako datuak.

Alberto Cuesta Remón Informatika ingeniariak asmatikoen jarraipena eta kontrola egiteko aplikazio mugikor bat garatu du Lehen Mailako Arretako medikuekin lankidetzan.

Aplikazioa, UPNA/NUPeko ikaslearen karrera-amaierako proiektua izan da eta gaixoaren eta medikuaren arteko harreman zuzena ahalbidetzen du. Alegia, medikuak gailuaren bidez jasotzen ditu intzidentzien jarraipen eta kontrolerako datuak eta gaixoak ez du zertan datuak inprimatzera eta medikuari eramatera joan beharrik. Hauxe da aplikazioaren bereizgarri nagusia.

Aplikazioa Ipaderako diseinatu da hasiera batean baina helburua da era guztietako gailu mugikorretara hedatzea.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) arabera, munduan 235 milioi bat asmatiko daude eta gaixotasunak eragindako heriotzak ia %20 gehituko dira hurrengo 10 urteetan neurririk hartzen ez bada.

(Iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari