Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artizarra, aditu euskaldunen sare soziala martxan da

Dokumentuaren akzioak

Artizarra, aditu euskaldunen sare soziala martxan da

2018/04/25 - Unibertsitatea.net
Ikertzaile zein profesional euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzeko sortu da UEUk sustatzen duen ekimena.

Artizarra, euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala martxan jarri du UEUk. Bere helburua aditu euskaldunak harremanetan jartzea eta gai espezifikoen inguruko eztabaidak sustatzea da.

Parte hartzeko lehenik eta behin izena eman behar da. Hortik aurrera, aukera anitzak ematen ditu zerbitzuak. Adibidez alor desberdinetako adituei lagun eskaerak egiteko aukera zein eztabaidetan parte hartzeko taldeetan izena ematekoa.

Ekimenak UEUk kudeatzen duen Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea du oinarrian. Ingumak azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du.

Orain Artizarrak jarraipena eman nahi dio Ingumari eta aditu euskaldun eta profesionalen arteko harremanak ahalbidetzeko sarea sortu du Google Scholar edo Linkedin bezalako egitasmoen ildotik.

Ekimenean izena eman dutenen hitzak ere jasotzen ari gara: