Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artikutzara irteera gidatua Aranzadirekin

Dokumentuaren akzioak

Artikutzara irteera gidatua Aranzadirekin

2016/05/26 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du datorren iganderako doako irteera gidatua Artikutzara.

Artikutzako txoko zoragarriak ezagutzeko aukera eskainiko dute datorren igandean, maiatzaren 29an, irteera gidatuan.

Goizeko 08:30ean abiatuko da autobusa Donostiatik, hain zuzen, Ibaetako unibertsitateko liburutegi aurretik; eta arratsaldeko 16:30ean izango da itzulera. Doako irteera honetan hamaiketakoa ere eskainiko dute antolatzaileek, hori bai, bazkaria norberak eraman beharko du.

"Ezagutzen dena babesten da soilik" lemapean egingo da irteera gidatua eta adierazi dutenez, ibilbideak ez du aparteko zailtasun teknikorik izango.

Interesa duenak, watsapp bidez mezu bat bidali beharko du 686 863 006 telefono zenbakira, bai izena emateko (kasu honetan "banoa" mezua bidalita nahikoa), baita informazio gehiago eskatzeko ere.

Irteera Aranzadiko eta GAZE: Kaleidoskopioko kideek antolatu dute beste hainbat erakunderen laguntzarekin.