Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artikulu zientifikoetan egiten den erreferentzia kopurua handituz doa UPNA/NUPeko ikerketa baten arabera
Erabiltzailearen akzioak

Artikulu zientifikoetan egiten den erreferentzia kopurua handituz doa UPNA/NUPeko ikerketa baten arabera

2013/09/09 - Unibertsitatea.net
1972tik 2013ra bitartean argitaratutako ingeniaritzaren esparruko 8 aldizkari esanguratsuenetako 70.000 artikulu oinarritzat hartuta egin da ikerketa.

UPNA/NUPeko ikasle talde batek 1972tik 2013ra bitartean argitaratutako ingeniaritzaren esparruko 8 aldizkari esanguratsuenetako 70.000 artikulu zientifiko oinarritzat hartutako ikerketa eraman du aurrera.

Emaitzen arabera artikulu zientifikoetan egiten den erreferentzia kopurua haziz joan da azken 40 urteetan eta honela 1972an, 8 erreferentzia egiten ziren bataz beste artikuluko, 2000an 16 eta gaur egun berriz 25.

Ikerketak erakutsi du hazkunde hau batik bat 2000. urtetik aurrera eman dela, hain zuzen, Interneten agerpenarekin batera.

Ikerketaren emaitzak Scientometrics aldizkarian argitaratu dituzte.

(Albistearen iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari