Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarian parte hartzeko azken egunak
Erabiltzailearen akzioak

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarian parte hartzeko azken egunak

2017/09/22 - unibertsitatea.net
Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede sariak eta irailaren 25ean amaituko da lanak aurkezteko epea

Artez Blai Kultur Elkarteak arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketak bultzatzea du helburu eta horregatik hamargarrenez antolatu du Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria. Sari honetan edozein egilek parte hartu dezake eta "ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko, saiakera zein praktika-proposamenak modu kritikoan" lantzen dituzten testuak zein doktorego tesiak aurkeztu. Hori bai, betiere Arte Eszenikoei lotuta.

Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke. Egileek nahi adina testu aurkeztu ditzakete, eurenak zein talde lanean egindakoak.

Lanek euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ezta zatika ere) eta argitaratzeko konpromisorik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan beharko dute (espazioak barne). Edozein euskarri digitaletan aurkeztu daitezke.

Irabazlearen lana Artezblai Argitaletxearen “Teoria eta Praktika” bilduman argitaratuko da

Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 25ean bukatuko da. Posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta "Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria" argi agertu behar da e-postan.

Informazio gehiago hemen

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari