Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arteshop 2012, Bilboko saltokiek arte galerien itxura hartu dute
Erabiltzailearen akzioak

Arteshop 2012, Bilboko saltokiek arte galerien itxura hartu dute

2012/05/14 - unibertsitatea.net
Arte Ederren Fakultateko 45 ikaslek beren artelanak erakutsiko dituzte Bilboko beste hainbeste saltokitan eta 3 merkataritza-esparrutan.

Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntza Sailaren zinegotzi delegatua, Arantza Lauzirika, EHUko Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedakuntzako Dekanordetzaren ordezkaria eta Juan Zapater, Bilbao Arte Fundazioaren Zuzendaria, Bilboko Udaletxean bildu ziren maiatzaren 11an ARTESHOP programaren bigarren edizioaren xehetasunak emateko.

Ekimen berritzaile bat da, artea eta merkataritza uztartzen dituena. Programa maiatzaren 11an hasi eta ekainaren 3an bukatuko da. Bertan, 45 ikasle parte hartzen dute, eta euren lanak ikusgai egongo dira Bilboko 45 saltokitan eta 3 merkataritza-esparrutan; Zubiarten, Erriberako Azokan eta Abandoko Geltokian besteak beste. EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek eta Bilbao Arteko artistek euren obrak aurkezteko aukera da. Bilboko saltokiek eta merkataritza-esparruek berriz, artearen munduan murgiltzeko. EHU eta Bilbao Ekintzaren ekimen honen helburua da hiriko merkataritza-jarduerari laguntzea, esperientzia berri eta erakargarri bat eskainiz Bilbo beren erosketa-ibilbideak egiteko aukeratzen duten pertsonei.

Deialdiak arrakasta handia izan du Arte Ederren Fakultateko ikasleen artean; izan ere, 113 eskari aurkeztu dira eskainitako 45 plazetarako. Horrez gain, Bilbao Ekintzak lehiaketa bat antolatu du. Aurkeztutako ikasle guztien artean 10 autatuko dira eta horietako hiruk saria irabaziko dute. Lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa, eta hirugarrena 600 eurokoa. Lehiaketa honen irabazleak aukeratzeaz ospe handiko aditu eta pertsonez osatutako epaimahai bat arduratuko da. Lourdes Fernández, Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria, Jesús María Lazkano pintorea, Petra Joos, Bilboko Guggenheim Museoko Museo-Jardueren Zuzendaria, Juan Carlos Erkoreka, Bilbao Dendak-en Presidentea, eta Manuel Vicente, diseinugile eta erakusleiho-apaintzailea, epai-mahaia osatuko dute.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari