Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zingira basoko artelatzak berreskuratzeko lanak hasi dituzte Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Zingira basoko artelatzak berreskuratzeko lanak hasi dituzte Zarautzen

2018/10/16 - Unibertsitatea.net
Artelatza babestutako espeziea da eta Zarauzko Udalak Zingira basoa erosi zuen berreskurapen lanak hasteko. Lanek 8 hilabete iraungo dituzte.
Zingira basoko artelatzak berreskuratzeko lanak hasi dituzte Zarautzen

(Irudia: CC0 Creative Commons. Iturria: Pixabay)

Zarauzko Zingira basoak bost hektarea ditu eta hauetatik 4 pinuek osatzen dute. Bigarren mailako habitata artelatz basoa da eta gainerakoa baso naturalak osatzen du, sastrakadiak eta iratzediak.

Artelatza babesteko eta berreskuratzeko duela urte bi Zarauzko Udalak basoa erosi zuen. Izan ere, Mari Azpiroz Aranzadi Zientzia Elkarteko kidearen esanetan Artelatza babestutako espeziea da, oso espezie berezia. Garai bateko klimara moldatutako landarea da eta giroa hozten joan zenean desagertzen joan zena. Gaur egun EAEan 20 hektarea osatzen dituzte artelatz eremuek.

Berreskurapenekin hasteko kaltetzen dituzten pinuak kenduko dituzte. Kontu handiz egin beharrekoa lana omen da, kasu batzuetan pinuak kendu beharko dituzte, beste batzuetan eraztundu eta beste batzuk bere horretan utziko dituzte.

Lanak zortzi hilabetez luzatuko dira eta bitarte horretan bideak itxita egongo dira.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea