Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artea ikuspegi kritikotik aztertuko da Durangoko Arte eta Historia Museoan

Dokumentuaren akzioak

Artea ikuspegi kritikotik aztertuko da Durangoko Arte eta Historia Museoan

2007/02/07 - Unibertsitatea.net
4. urtez antolatuko dituzte jardunaldiak

Bihar hasita eta datozen bi ostegunetan arteari buruzko jardunaldiak burutuko dituzte Durangoko Arte eta Historia Museoan. Hitzaldi hauen koordinatzailea Aitor Aurrekoetxea EHUko Filosofia irakaslea da eta gogoeta saioak izango direla adierazi du.

    • Bihar emango du lehenengo hitzaldia Javier Mina idazle eta zutabegileak. Charles Baudelaire poeta, kritikari eta itzultzaile frantziarra izango du mintzagai  La visión de una esteta adelantado a su tiempo izenburua duen hitzaldian.
    • Otsailaren 15ean, Aitor Aurrekoetxeak Walter Benjamín filosofo judu-alemaniarrari buruz hitz egingo du, La pérdida del aura en la obra de arte moderna izeneko jardunaldian.
    • Jardunaldi hauen amaiera otsailaren 22an izango da eta Felipe Juaristi idazleak emango du euskaraz izango den hitzaldia T.W. Adornok kultur industriari egibdako kritika deiturikoa.

Hitzaldi guztiak, arratsaldeko zazpi  t`erdietan izango dira Durangoko Arte eta  Historia  Museoan.