Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artea eta zientzia hizpide gaur arratsaldean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Artea eta zientzia hizpide gaur arratsaldean Bilbon

2018/03/12 - Unibertsitatea.net
"Mugako Elkarrizketak" ekimenarekin zientzia eta artearen gainean hitz egiteko gune bat sortu nahi da. Gaur egingo dute lehenengo saioa Bidebarrieta Kulturgunean.

"Mugako Elkarrizketak" ekimenarekin zientzia eta artearen gainean hitz egiteko gune bat sortu nahi da. Gaur arratsalderako antolatu dute lehenengo saioa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Hauek parte hartuko dute solasaldian:

  • Esther Ferrer, artista donostiarra eta performance artean aitzindaria.
  • Ton Johnson, konpositore minimalista estatubatuarra.
  • Josu Rekalde, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea.
  • Raúl Ibañez, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.

 

Ekitaldia arratsaldeko 19.00etan izango da eta sarrera doakoa da. Bertaratu ezin duenak streaming bidez jarraitzeko aukera du.