Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrautzek ez dute arazo kardiobaskularrik eragiten

Dokumentuaren akzioak

Arrautzek ez dute arazo kardiobaskularrik eragiten

2011/05/20 - Unibertsitatea.net
Azterketarako 14.185 boluntario osasuntsuren dieta, bizi estiloa eta urteotako gaixotasunak ikertu ditu Nafarroako Unibertsitateko ikerlari talde batek.

Nafarroako Unibertsitateko ikerlari talde batek arrautzen kontsumoak arazo kardiobaskularretan eraginik duen edo ez ikertu du azken 6 urteetan.

14.185 boluntario osasuntsuren dieta, bizi estiloa eta urteotako gaixotasunak ikertu dituzte eta emaitzek erakutsi dute astean 4 oilo arrautza baino gehiago jaten dituen pertsona batek ez duela astean bakarra jaten duen batek baino arrisku gehiago arazo kardiobaskularrak izateko.

Ikerketa European Journal of Clinical Nutrition aldizkarian argitaratu berri dute.