Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arratoi baten barrabilaren irudia irabazle

Arratoi baten barrabilaren irudia irabazle

UPV/EHUko 14 zentrotatik bidalitako 72 irudik parte hartu dute lehenengo aldiz antolatu den Mikroargazkigintzako lehiaketan.

Arratoi baten barrabilaren irudia irabazle

UPV/EHUren argazkia

UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Nagusiak (SGIker-ek) antolatutako Biomedikuntza arloko Mikroargazkigintzako I lehiaketa, Unai Silvan UPV/EHUko Biologia Zelular eta Histologia saileko doktoreak irabazi du.

Irudia "Cuello de botella" izendatu du eta bertan arratoi baten barrabilaren barneko hodi bihurgunetsuak ikusi daitezke.

Epaimahaiak irudiaren begi-inpaktua, zailtasun teknikoa eta emaitzaren garrantzia izan ditu kontuan argazki saritua aukeratzeko orduan.