Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrantzaren eta ozeanografiaren esparruetan egindako euskal ikerketak aztergai Donostiako Aquariumean
Erabiltzailearen akzioak

Arrantzaren eta ozeanografiaren esparruetan egindako euskal ikerketak aztergai Donostiako Aquariumean

2014/11/10 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 12ko jardunaldiarekin Odón de Buen itsas ikertzailea omendu nahi da. Lau hitzaldi antolatu dituzte.

Odón de Buen (1863-1945) itsas ikerkuntzan, hezkuntzan eta politikan izen nabarmena izan zen bere garain eta lotura estua izan zuen Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearekin eta Donostiako Aquariumarekin.

Hori dela eta, bere omenez Donostiako Aquariumak, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Ozeanografiako Espainiar Erakundeak eta Azti Tecnaliak dibulgazio-hitzaldiak antolatu dituzte.

Hitzaldiekin, arrantzaren eta ozeanografiaren esperruetan egin diren euskal ekarpenak aztertu nahi dira:

  • "Odón de Buen, zientzia eta politika bi errepubliken artean", Antonio Calvo Roy (kazetaria eta Komunikazio Zientifikoko Espainiar Elkartearen presidentea).
  • "Euskadiko lehenengo ikerkuntza ozeanografikoak", Alejandro Larrode (Donostiako Aquariumaren museo-eremuaren koordinatzailea).
  • "Arrantza kudeatzeko ezagutzaren oinarria, Euskadiren ekarpena azken 30 urteotan", Josu Santiago (Azti Tecnaliaren Arrantza Kudeaketa Arloko koordinatzailea eta ICCAT Batzorde Zientifikoaren presidentea).
  • "Ikerkuntza ozeanografikoko euskal estrategia baterantz", Ionan Marigómez (UPV/EHUren Zelulen Biologiako Katedraduna eta Plentziako Itsas Estazioko zuzendaria).

 

Jardunaldia azaroaren 12an ospatuko da Donostiako Aquariumean, arratsaldeko 19etan. Sarrera doakoa da.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari