Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrantza-baliabideen kudeaketarako aholkuak argitaratu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Arrantza-baliabideen kudeaketarako aholkuak argitaratu dituzte

2016/02/25 - Unibertsitatea.net
AZTI Tecnaliak 2016ko arrantza-baliabideen egoera aztertzen duen txostena argitaratzeaz bat, horiek kudeatzeko aholku zientifikoak ere jaso ditu.

"AZTI arrantza 2016" izena duen dokumentuan bildu ditu AZTIk gaurko arrantza-baliabideen egoera eta horiek 2016. urtean kudeatzeko hainbat aholku zientifiko. Euren hitzetan, "Euskal Autonomia Erkidegoko flotari gehien interesatzen zaizkion puntuak" argitaratu dituzte.

Publiko egin berri duten lana, besteak beste, ikertzaileek (zientzialariek, analistek, lagin-hartzaileek, ontzietan doazen behatzaileek eta abarrek) egindako ekarpenen eta, bereziki, arrantza-sektorearen laguntzaren emaitza da; izan ere, protagonisten hitzetan, "sektoreak zuzenean ematen duen informazioa da baliabideen ebaluazio zientifikoen oinarri nagusia".

AZTI Tecnaliak nazioarteko beste ikerketa-talde batzuekin elkarlanean prestatu du dokumentua eta, bertan, arrantza-tokiak kudeatzeko beharrezko diren irizpide zientifikoak sortzeko zein biltzeko prozesua laburtzen dute.

Horra dokumentua irakurtzeko aukera: