Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arrainak harrapatu eta jaten dituen saguzar espezie bat ari da aztertzen UPV/EHUko ikerketa-talde batek

Dokumentuaren akzioak

Arrainak harrapatu eta jaten dituen saguzar espezie bat ari da aztertzen UPV/EHUko ikerketa-talde batek

2010/11/29 - Unibertsitatea.net
Europan saguzar guztiak intsektujaleak zirela uste zen, baina Myotis capaccini espezie mediterranearrak arrainak harrapatu eta jaten dituela jakin da.

UPV/EHUko ikerketa-talde batek saguzarren jokamoldearen ekologia eta eboluzioa aztertzen dihardu 90eko hamarkadaz gero. EAEko saguzar-espezieen banaketaren atlasa osatzeari ekin zion Joxerra Aihartzak hasieran, orain, bederatzi biologo dabiltza taldean lanean.

Saguzarraren habitat- eta dieta-hautespenen analisian espezializatutako taldea da eta lan horretarako irrati-emisore bereziak darabiltzate: animaliei jartzen dizkiete, kobazuloan askatzen dituzte eta hurrengo gauean bazkatzera doazenean, jarraitu egiten dituzte. Honela dakite zenbat eta noiz mugitzen diren eta zein habitatetan bazkatzen diren.

Valentziako beste ikerlari batzuekin batera aurkikuntza bitxia egin dute: saguzar hatzluzearen edo Myotis capaccini espezie mediterranearraren gorotzetan arrainen ornoak eta ezkatak aurkitu dituzte.

Europan saguzar guztiak intsektujaleak zirela uste zen baina saguzar honekin egindako azterketek erakutsi dute arrai biziak harrapatu eta jaten dituztela.

National geographic-en ere eman dute aurkikuntzaren berri: First Fishing Bat Discovered in Europe.