Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arkitektura eta genero ikuspegia

Dokumentuaren akzioak

Arkitektura eta genero ikuspegia

2015/11/10 - Unibertsitatea.net
Datorren asteazkenean, azaroak 11, "Arkitektura eta genero ikuspegia" izeneko ekitaldi bat izango da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren areto nagusian, Donostian.
Arkitektura eta genero ikuspegia

UPV/EHUren irudia

Azaroaren 11an, asteazkena, arkitektura eta generoa uztartuko dituen ekitaldi bat egingo da Donostian "Arkitektura eta genero ikuspegia" izenpean. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren areto nagusian izango da eta bertan, Ane Alonso eta Miren Vives arkitektoek hitzaldi bana eskainiko dute. 

Jarduera Ikastegiko Berdintasunerako Batzordeak antolatu du ekitaldia UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren laguntzarekin eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte. 

Goizeko 12etan izango da, hemen aurkituko duzue informazio guztia: Arkitektura eta genero ikuspegia.