Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arkeologo euskaldunek pinturak aurkitu dituzte Saharan
Erabiltzailearen akzioak

Arkeologo euskaldunek pinturak aurkitu dituzte Saharan

2007/04/23 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko eta Saharako arkeologoek pintura eta grabatuak aurkitu dituzte Saharako Tiris eskualdean.

200 pintura eta grabatutik gora aurkitu dituzte Saharako Tiris eskualdean. Espedizioaren hirugarren pausuan daude eta pausu honetan 80 pintura inguru aurkitu dituzte. Hamar arkeologo euskaldun eta saharar ari dira lanean Saharako Tiris eskualdean Andoni Saenz de Buruaga EHUko irakaslearen gidaritzapean.

Arkeologoek mendi batean aurkitu dituzte arrastoak, bloke magmatikoen gainean. Animalien marrazkiak dira gehienak, antilopeak, jirafak eta ekidoak horien artean.

Marrazki horiez gain, nekropoliak ere aurkitu dituzte, bat gainera oso handia omen da. Saenz de Buruaga arkeologoak Kristo Aurreko 6.000 eta 3.000 urteen arteko arrastoak izan daitezkeela azaldu du.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari