Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Historia, ondarea eta oroimena: Arkeologia ikastaroak
Erabiltzailearen akzioak

Historia, ondarea eta oroimena: Arkeologia ikastaroak

2007/04/02 - Unibertsitatea.net
UEUk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hiru arkeologia ikastaro antolatu dituzte maiatza eta abuztua bitartean.

Arkeologiari buruzko ikastaro praktikoa izenburua zuen iaz UEUk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean antolaturiko ikastaroak. Iazko esperientzia baikorra errepikatu nahian hiru ikastaro antolatu dituzte aurten:

    • 1936ko gerra. Oroimena eta ahanztura Euskal Herrian (maiatzak 2-abuztuak 1/125 ordu).
    • Nafarroako Erresumaren Historia eta Gazteluak (ekainak 4-abuztuak 1/230 ordu).
    • Kultur ondarearen azterketa (uztailak 16-22/50 ordu).

Ikastaroak alor praktikoa eta teorikoa jorratzeko sortu dira. Hori dela eta, lehenengo bi ikastaroetan moodle plataforma erabiliko da. Alde praktikoa tailer, indusketa eta lan tutorizatuen bidez egingo da.

Izen emateko epea irekita dago eta 20ko taldeak izango dira gehienez.

Zehaztapen guztiak HEMEN aurkituko dituzu.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari