Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ariketa fisikoak onura kardiometaboliko esanguratsuak ditu intsulinaren aurkako erresistentzia daukaten haur sedentarioengan

Dokumentuaren akzioak

Ariketa fisikoak onura kardiometaboliko esanguratsuak ditu intsulinaren aurkako erresistentzia daukaten haur sedentarioengan

2018/02/14 - Unibertsitatea.net
Sei astetan zehar entrenamendua egiteak hobetu egiten ditu gorputz osaera, indar muskularra eta zenbait parametro kardiometaboliko.
Ariketa fisikoak onura kardiometaboliko esanguratsuak ditu intsulinaren aurkako erresistentzia daukaten haur sedentarioengan

Irudia: NUPeri Kolonbiako Rosario Unibertsitateak utzitakoa.

Ikerketa baten arabera, ariketa fisikoak onura kardiometaboliko esanguratsuak ditu intsulinaren aurkako erresistentzia daukaten haur sedentarioentzat. Ikerketan Txileko, Kolonbiako eta UPNA/NUPeko zientzialariek hartu dute parte.

Ikertzaileek ariketa fisikoko bi programa mota ezarri zizkieten intsulinaren aurkako erresistentzia daukaten 56 haur sedentariori. Batetik, bizikleta gaineko ariketak. Hemen, lehenengo, tarte laburreko 8-14 errepikapen egin behar zituzten (bakoitza 40 eta 60 segundo ingurukoa), gero intentsitate altuan (bihotz maiztasun gorenaren % 85-95etik gora), eta azkenik 3-4 minutu bitarteko errekuperazio aldiarekin. Bestetik, indar muskularra hobetzeko entrenamendu bat ezarri zieten. Hemen besoak eta hankak lantzeko lau ariketa egin behar zituzten 12-15 aldiz, gehienezko % 20tik 55era bitarteko intentsitatearekin. Entrenamendu mota horiek astean hiru aldiz egin zituzten.

Emaitzek erakutsi zuten sei astetan zehar entrenamendua eginez gero hobetu egiten dela gorputz osaera (gerriaren zirkunferentzia eta larruazal-tolesturak), indar muskularra eta zenbait parametro kardiometaboliko (tentsio arteriala, gluzemia edo odoleko glukosa kantitatea, eta intsulinaren aurkako erresistentzia indizea).

Osasunarentzat duten onura kardiometabolikoa dela eta, ariketa fisikoko programa mota horiek sustatu egin beharko liratekeela uste dute adituek, baita eskola eremuetan.

Iturria: UPNA/NUP