Dokumentuaren akzioak
Uztaro giza eta gizarte-zientzietako aldizkarian artikuluak idazteko aukera
2011/03/03 - Unibertsitatea.net
Uztaro, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko UEUk 1990ean sortu zuen aldizkaria da.
Bertan argitaratzen diren lanak esparru hauetakoak dira batik bat: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.
UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan
sorturiko lanek lehentasuna duten arren gainerako lanak ere onartzen dira.
Interesik baduzu irakurri Egileentzako oharrak atala.