Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Argazkiek ere hitz egiten dute

Dokumentuaren akzioak

Argazkiek ere hitz egiten dute

2012/05/16 - unibertsitatea.net
Fernando Moreles argazkilari euskaldunaren lanak hasiera emango dio Valentzian ospatzen den nazioarteko foto-kazetaritza jaialdiari.

Photón”, Valentzian ospatzen den nazioarteko foto-kazetaritza jaialdia, ospatzen den bigarren urtea da. IVAM-a aukeratu da erakusketarako eta, bertan, Fernando Moreles argazkilari bilbotarraren lana ikusgai egongo da. Atzo, inauguratu zuten esposizioa eta uztailaren 15era arte iraungo du. 2010eko otsailetik urrira Sierra Leonako kartzelan atxilotuta dauden adingabekoei argazki-erreportajea egin zien Morelesek. Espetxe honetan giltzapetuta dauden gazteak delitu txikiak egin dituzte; lapurreta edo bandalismo txikiak. Argazkilari bilbotarrak, lan honetan, adingabeko hauek pairatzen duten zorigaitza islatu nahi izan du. Euren aurpegien tristetasuna.

Fernando Morelesek giza-eskubideen defendatzaile sutsua da, beraz, bere lanetan bere bi maitasunak bateratzen ditu; kazetaritza eta giza-eskubideak. Afrika maite du, eta bertan aritu da lanean zenbait urteetan. Kontinente honetan bizi diren hainbat pertsonen egoera islatu du bere erreportajetan, eta askotan, argazki horiengatik premiatua izan da. World Press Photo, W. Eugene Smith eta Hasselblad fundazioak eskaintzen dituzten sariak irabazi ditu. Horrez gain, Free Minor Africa ONG-aren sortzailea da.

Erakusketa atzo inauguratu zen eta harrera ona izan zuen bertaratu ziren pertsonen artean.