Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Argazki lehiaketa antolatu dute NUPn
Erabiltzailearen akzioak

Argazki lehiaketa antolatu dute NUPn

2007/03/30 - Unibertsitatea.net
Datorren apirilaren 16tik maiatzaren 4a bitartean aurkeztu behar dira argazkiak NUPeko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMET) argazki lehiaketa antolatu du.

"Nekazaritza Ingeniariaren eta Nekazaritza Ingeniari Teknikoaren lanbidea" deritzon argazki lehiaketan parte hartzea jende guztiari irekita dago eta doakoa izango da.

Argazkiak apirilaren 16tik maiatzaren 4a bitartean aurkeztu behar dira NUPeko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) idazkaritzan edo bertara bidali (Olibondoak Sail-eraikina. Arrosadiako campusa. 31600 Iruñea).

300€ko saria izango du lehenengo argazki sarituak eta 150€ko beste hiru sari berezi egongo dira.

Hemen dituzu lehiaketaren oinarriak
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari