Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arditurriko meatzeak ateak irekiko ditu

Dokumentuaren akzioak

Arditurriko meatzeak ateak irekiko ditu

2008/05/20 - Unibertsitatea.net

Oiartzunen kokatuta dagoen Arditurriko meatzeak bisitarientzako ateak irekiko ditu ekainean.

Duela 2000 urte Erromatarrek irekitako meatzea da eta 800 metroko ibilbidea prestatu dute bisitarientzat.

Irekiera aprobetxatuz bi hitzaldi antolatu ditu Oiartzungo Udalak:

  • Maiatzak 26: meazuloen ikuspegi historikoaz arituko da Mikel Solauren.
  • Maiatzak 27: Mertxe Arteagak meatzearen iragana aztertuko du ikuspuntu arkeologikotik.