Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gizateriaren amona aurkeztu du "Science" aldizkariak
Erabiltzailearen akzioak

Gizateriaren amona aurkeztu du "Science" aldizkariak

2009/10/02 - Unibertsitatea.net

17 urte dira Etiopian gizakien arbasorik zaharrenaren arrastoak aurkitu zituztela, hain zuzen ardipithecus ramidus deitutakoa.

Duela 4,4 milioi urte bizitako hominido hura aurkeztu du orain Science aldizkariak. "Ardi" deitu diote eta haren buru-hezurraren, haginen, pelbisaren, eskuen eta oinen azterketa egin ostean emakumezkoa zela jakin dute, 50 kilo inguru pisatzen zituela eta 1,20 metro neurtzen zituela.

Dirudienez ingurune basotsuetan bizi ziren hominido hauek eta lau gorputz-adarren gainean igotzen ziren zuhaitzetara. Hala ere, behin lurrean, bi hanken gainean ibiltzen omen ziren hatz-koskorren gainean jarri gabe.

Artikuluaren gaineko informazio guztia Scienceko web gunean aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari