Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arazo neuromuskularrak dituztenei laguntzeko web gunea sortu du Deustuko Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Arazo neuromuskularrak dituztenei laguntzeko web gunea sortu du Deustuko Unibertsitateak

2007/12/04 - Unibertsitatea.net
Era honetako proiektu bakarra da Europan.

Deustuko Unibertsitateko Gaixotasun Neuromuskularren Programak web gune bi sortu ditu. Bata gaixotasun neuromuskularrak eta mugikortasun arazoak dituzten ume eta gazteei zuzenduta eta bestea hauen senitartekoei.

Atarian Italia, Suedia, Frantzia, Brasil eta Espainiar Estatuko profesionalek parte hartzen dute eta baita beste hamar herrialdetako profesionalek kolaboratu.