Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadiren Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Aranzadiren Entomologia Sailean praktikak egiteko deialdia

2016/04/14 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Elkartearen Entomologia Sailak praktikak eskaintzen ditu uda garaian; abian da izen-emateko epea.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Sailak honako deialdia zabaldu du: "Mehatxuan dauden koleopteroen laginketan laguntzeko praktikak eskaintzen ditugu"; hortaz, arriskuan dauden espezieen ikerketan esperientzia eskuratzeaz gain, laginketa metodologiak ezagutu edota ekologiaren zein basoaren historian murgiltzeko aukera eskaintzen dute.

Artikutzako Kontserbazio Bereziko Eremuan egingo dira praktiken landa-lanak; hiru egunez bi hilabetetan zehar. 2016ko maiatza eta abuztua bitartean (biak barne) Oiartzunen batuko dira praktikariak goizeko 07:30-08:30ean eta etxerako buelta eguneko lanaren araberakoa izango da.

Izena emateko

Honako profilaren bila dabiltza: ornogabeengan eta baso ekosistemengan interesa duen pertsona bilatzen dugu, eta mendian egiten den lana dela-eta, fisikoki ondo dagoena.

Horrenbestez, izena emateko interesa baldin baduzu CVa bidali Alberto Castro ikertzaileari adecastro@aranzadi.eus helbidera.