Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa arkeologikoetan izena emateko epea zabalik
Erabiltzailearen akzioak

Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa arkeologikoetan izena emateko epea zabalik

2017/04/11 - idoia
Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen dituen jarduera nagusietakoak dira. 2017ko kanpainetan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 26ra arte zabalik dago.

Aranzadi Zientzia Elkartearen ikerketa arkeologikoak bertako zuzendarien, ikasleen eta bertan inplikatutako pertsona guztien boluntariotza-lanari esker egiten dira. Era berean, udalekin eta aztarnategiak dituzten udalerrietako herritarrekin lankidetzan garatzen dira. Hauek dira aukeratu daitezkeen indusketak:

  • San Adrian
  • Txoritokieta
  • Gizaburua
  • Erroizpe-Uli
  • Jaizkibel II
  • Munoaundi
  • Basagain
  • Erromatar Galtzadak: Zaldua
  • Erromatar Galtzadak: Artzibar
  • Irulegi
  • Larunbe
  • Amaiur
  • Saseta Defentsa Sistema

 

Maiatzaren 26ra arte dago zabalik ikerketa arkeologiko hauetan izena emateko epea. Informazioa eta izena eman.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari