Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gerra Zibileko hobien gainean Aranzadik azken 13 urteetan egindako ikerketa-lana jasoko du Bizkaia Aretoko erakusketa batek
Erabiltzailearen akzioak

Gerra Zibileko hobien gainean Aranzadik azken 13 urteetan egindako ikerketa-lana jasoko du Bizkaia Aretoko erakusketa batek

2013/12/13 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 16tik urtarrilaren 16ra egongo da ikusgai Bilboko Bizkaia Aretoan.
Gerra Zibileko hobien gainean Aranzadik azken 13 urteetan egindako ikerketa-lana jasoko du Bizkaia Aretoko erakusketa batek

Irudia: www.ehu.es

Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000. urteaz geroztik Gerra Zibileko hilotzak hobitik ateratzeko hainbat proiektutan (120tik gora) parte hartu du. Lan hauek Estatuan egindako lanen % 30a suposatzen dute eta oraingoz 11 autonomia-erkidegotan egin dira.

Ikerketa lan guztia dokumentatuta dago eta informazioa jaso nahi izan da astelehenean abiatuko den erakusketan: "Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen".

Esan bezala, astelehenean, abenduaren 16, hasiko da erakustea Bilboko Bizkaia Aretoan (Chillida gelan) goizeko 9etan eta irekita egongo da urtarrilaren 16ra arte, astelehenetik ostiralera (jaiegunak izan ezik) 09:00etatik 19:30era.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari