Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadi Zientzia Elkarteak egoitza izango du Leioan

Dokumentuaren akzioak

Aranzadi Zientzia Elkarteak egoitza izango du Leioan

2009/05/27 - Unibertsitatea.net

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Leioako Udalak elkarlan akordioa sinatu berri dute.

Hitzarmenaren helburua ikerketa zientifikoa bultzatzea da, biodibertsitatea eta ondare arkeologikoa, etnografikoa eta naturala jorratzeko.

Udalak Leioako Kortasenabarri baserri berriztatu berria eta honen inguruko lurrak doan utziko dizkio Aranzadiri. Azken honek baserrian finkatuko du bere egoitza.