Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arabako Keturako gotorleku bitan indusketak hasi ditu UPV/EHUko ikertzaile talde batek

Dokumentuaren akzioak

Arabako Keturako gotorleku bitan indusketak hasi ditu UPV/EHUko ikertzaile talde batek

2017/05/02 - unibertsitatea.net
Etxaguen (Zigoitia) eta Ollerieta (Legutio) arten daude errepublikanoen gotorlekuak eta garaiko graffitiak ageri dira oraindik ere
Arabako Keturako gotorleku bitan indusketak hasi ditu UPV/EHUko ikertzaile talde batek

Graffitiak. UPV/EHU

Gaur hasi eta maiatzaren 14ra bitartean UPV/EHUko ikertzaile talde batek errepublikanoen gotorleku bi ikertuko ditu Araban Josu Santamarina eta Xurxo Ayan-en zuzendaritzapean.

Keturako inguruneko larre batean daude forma karratuko zementuzko gotorlekuak. Etxaguen (Zigoitia) eta Ollerieta (Legutio) artean, hain zuzen ere. Bertatik Urrunagako urtegia eta Legutio eta Ubidea arteko errepidea zaintzen. 1936ko uda eta udazkenean "inoren lurralde" arriskutsua omen zen inguru hori. Elosun esaterako 17 auzokide hil zituzten, inongo bandoren kontrolik gabe. Beranduago bertan izan zen Legutioko guda izenekoa. Euskal errepublikarren Gerra Zibileko ofentsiba bakarra. Milaka hildako izan ziren eta porrot horrek jarrera defentsiboa hartzera bultzatu zituzten bi bandoak. Horren adibide dira Keturako gotorlekuak.

Gotorlekuetan garai hartako graffitiak ageri dira oraindik ere. Eraikinak noiz eraiki ziren, destakamentu militarra zein zen edota hainbat izen-abizen ageri dira idatzita. Horren arabera 1937ko martxoaren 10ean eraiki zuen Madril batailoiak. Komunisten mailua eta igitaia ere ageri dira.

Ikertzaileek defentsa-sistema ikertzeaz gain eta indusketa lanez gain, beharrezko diren egokitze lanak ere egingo dituzte, jendeak bisita ditzan. Proiektua Paisaia ahaztuak 1936-1937 programaren barruan dago. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoa da eta Elosuko kontzejuak, Zigoitiko Udalak zein UPV-EHUko Ondare eraikinaren Ikerketa taldeak babestutakoa.