Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arabako Kartografia Historikoaren inbentario digitala udarako prest egongo da

Dokumentuaren akzioak

Arabako Kartografia Historikoaren inbentario digitala udarako prest egongo da

2013/04/24 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko irakasle eta ikasle talde bat Arabako Kartografia Historikoaren inbentario digitala egiten ari dira. Bertan, 1900 aurreko dokumentazio guztia jasoko dute eta oraingoz 23 artxibategitan banatutako 413 mapa eta plano dokumentatzea lortu dute.

UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolako Geometria eta Topografiako Ingeniaritzako irakasleak Arabako Kartografia Historikoaren inbentario digitala egiten ari dira. Bertan, 1900 aurreko dokumentazio guztia jasoko da eta mapak bost gairi lotutakoak izango dira: orokorrak, militarrak, herrietakoak, obra zibila eta katastrokoak.

Gaur egun 1605 eta 1900 arteko 413 mapa eta plano dokumentatu dituzte eta hauetan Arabako lurralde osoa edo zati bat ageri da. Beraien artean dago esaterako Louis Lucien Bonaparteren planoa omen dena; bertan, euskarak eta euskalkiek 1863an zeuzkaten mugak ageri dira.

Lan honetan Mª Luisa Palanques, Amaia Mesana, María Pilar Martínez eta Miguel Calvo irakasleak ari dira Geometria eta Topografiako Ingeniaritzako ikasle talde batekin batera.

Lana hiru urtetan luzatu da eta udarako amaituta izatea da asmoa.