Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Araba, euskaraz bidea egiten

Dokumentuaren akzioak

Araba, euskaraz bidea egiten

2017/11/16 - unibertsitatea.net
Euskaltzaindiaren aurtengo Jagon jardunaldia Oihaneder Euskararen Etxean izango da azaroaren 17an 09:30etik 14:00etara. Bertan, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal batek hartuko du parte.
 Araba, euskaraz bidea egiten

Argazkia: Euskaltzaindia

Azken mendeetan atzerakada izan ondoren, nabarmen hobera egin du euskararen joerak Araban, azken hamarkadetan. Aldaketa horren dimentsioa eta ezaugarriak izango dira hizpide "Araba, euskaraz bidea egiten" izeneko azaroaren 17ko Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldian. Oihaneder Euskararen Etxean izango da eta Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal batek lortutakoak eta bidean izandako oztopoak aztertuz, etorkizun oparoa lortzeko aukerez hausnartuko du, nork bere eskarmentutik abiatuz. Antolatzaileen esanetan,  "entzuleek ere aukera izango dute hizlariek esandakoaren haritik beren zalantzak edota beren ikuspuntuak agerian jartzeko. Guztien ekarpenekin urrats bat gehiago egingo da, Araban euskararen normalizazioa errealitatea izan dadin"

Egitaraua

09:30 - 09:40 Harrera

09:40 - 10:20 Agurrak

•Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea

•Igone Martínez de Luna, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

•Andres Urrutia, euskaltzainburua

•Sagrario Aleman, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko burua

•Roberto González de Viñaspre, Euskaltzaindiko Arabako ordezkaria

10:20 - 11:00 Arabako egoeraren eta bilakaeraren irakurketa datuen argira

Moderatzailea: Iñaki Martínez de Luna

•Agurtzane Ortiz de Landaluze (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria)

•Asier Etxenike (Aztikerreko zuzendaria)

•Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterra. Kale Neurketako zuzendaria)

11:00 - 11:50 Erakundeetako euskara teknikarien egungo lan-ildo berritzaileenak eta aurrera begirako aukerak

Moderatzailea: Roberto González de Viñaspre

•Jokin Larrañaga (Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko burua)

•Alex Vadillo (Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua)

•Leire Sueskun (Errioxako Kuadrillako Euskara teknikaria)

•Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrillako Euskara teknikaria)

11:50 - 12:10 Atsedena eta kaferako tartea

12:10 - 13:10 Hainbat eragileren ahaleginak Arabako euskaldunak aktibatzeko

Moderatzailea: Ane Pedruzo

•Asier Lafuente (Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimeneko kidea)

•Maddalen Agirre (GEU Elkarteko teknikaria)

•Iñaki Lazkano (Oihaneder Euskararen Etxeko teknikaria eta Lazarraga Kultur Elkarteko kidea)

•Pilar Ansotegi (Gutxisolo Elkarteko kidea)

•Josemi Reguero (Gasteizko IKAko arduraduna)

13:10 - 14:00 Euskarazko hedabideen garrantzia, Araban. Egoera eta aurrera begirako aukerak

Moderatzailea: Itsaso Estarrona

•Alberto Barandiaran (HEKIMENeko zuzendaria)

•Aritz Martínez de Luna (ALEAko koordinatzailea)

•Izar Mendiguren (Aiaraldea hedabideko zuzendaria)

•Jon Sanchez (Hala Bedi Bi-ko kazetaria)

14:00 - 14:05 Itxiera