Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Galtzear zeuden 300 haizeola aurrehidrauliko katalogatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Dokumentuaren akzioak

Galtzear zeuden 300 haizeola aurrehidrauliko katalogatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2018/05/17 - Unibertsitatea.net
Europan beste inon aurkitu ez den labe-mota bat ere deskribatu da ikerketan: aho zabaleko ontzien itxurako labea, karga goiko aldetik sartu eta ateratzen dena.
Galtzear zeuden 300 haizeola aurrehidrauliko katalogatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko GIPYPAC taldeko kide batek zuzendutako ikerketa batek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeolen inbentarioa egin du.

Haizeolak, burdin minerala burdina metaliko bihurtzeko industriaurreko tailerrak dira. Eskuz egiten zuten lan eta duela 2.000 urte baino gehiago erabiltzen ziren.

Haizeolak suntsitzear zegoen ondarea zela ohartuta ikerketari ekin zioten duela 15 urte. Bertan, 300 bat haizeola aurrehidrauliko katalogatu dituzte: Bizkaian 170, Gipuzkoan 150 eta Araban, 25.

Europan beste inon aurkitu ez den labe-mota bat ere deskribatu da ikerketan: aho zabaleko ontzien itxurako labea, karga goiko aldetik sartu eta ateratzen dena. Berezitasun horrek, aldatu egin du Europako historian labeek izandako eboluzioari buruz pentsatzen zena.

Ikerketaren gaineko informazio gehiago ezagutzeko jo ondorengo estekara.