Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Apo lasterkariaren habitata berreskuratzeko boluntariotza jardunaldia antolatu du bihar Aranzadi Zientzia Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Apo lasterkariaren habitata berreskuratzeko boluntariotza jardunaldia antolatu du bihar Aranzadi Zientzia Elkarteak

2014/11/14 - Unibertsitatea.net
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren irizpideak kontutan hartuta Euskal Herriko anfibioen populazioen % 44a mehatxatuta dago.

Azken hamarkadetan anfibio populazioak gainbehera esanguratsua jasan du. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren (UICN) irizpideak kontutan hartuta Europako anfibio espezieen %23a mehatxaturik dago. Neurri bera Euskal Herrira ekartzen badugu datua %44ra igotzen da.

Apo lasterkariaren (Bufo calamita) kasua, esaterako, oso adierazgarria da. Izan ere, kantauriar kostaldeko ekialdeko muturrean ezagutzen ziren populazioen bi heren desagertu dira azken 30 urteetan. Horien artean Bizkaiko populazio bi daude.

Hori dela eta, apo lasterkariaren habitata berreskuratzeko boluntariotza jardunaldia antolatu du bihar (azaroak 15) Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Zita Hondarribiko Jaizubiako paduretako aparkalekuan (San Joaquin aintziraren parean)egin dute goizeko 10.30etan. Hala ere, parte hartzeko aldez aurretik deitu edo idatzi behar da 943466142 telefonora edo idazkaritza@aranzadi.eus helbidera.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)