Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan

Dokumentuaren akzioak

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan

2014/04/15 - Unibertsitatea.net
UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta bere katalogoan genero guztietako lanak aurkitu ditzakezu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan

Argazkia: http://ow.ly/vKQBw 2014/04/09

Apirilaren 23an da Nazioarteko Liburuaren eguna eta Udako Euskal Unibertsitateak, UEUk, ospakizunarekin bat egin eta bere liburuak erdi prezioan eskuratzeko aukera emango du.

UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta harrez gero genero guztietako liburuak kaleratu ditu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...

Beraz, libururen bat eskuratzekotan bazabiltza %50eko deskontuarekin lortu dezakezu UEUren webguneko dendan apirilaren 23an (asteazkena).