Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Antzarraren migrazioa jarraitzeko ibilbidea sortu dute Europan zehar: "Antzarraren bidea"
Erabiltzailearen akzioak

Antzarraren migrazioa jarraitzeko ibilbidea sortu dute Europan zehar: "Antzarraren bidea"

2014/11/21 - Unibertsitatea.net
Finlandia, Suedia, Danimarka, Alemania, Holanda, Belgika, Frantzia, Euskal Herria eta Espainiako inguru naturalak bisitatzeko aukera emango du "Antzarraren bidea"k.
Antzarraren migrazioa jarraitzeko ibilbidea sortu dute Europan zehar: "Antzarraren bidea"

Irudia: Urdaibai Bird Center

Antzarraren migrazioa Europatik zehar jarraitzeko aukera sortuko dute 2015. urte amaieran.

Europa mailako interpretazio zentroen sarea koordinatuko da horretarako eta era honetan Europako inguru natural desberdinak bisitatzeko aukera emango du bideak.

Honela, "Antzarren bidea" jarraituz gero, Finlandia, Suedia, Danimarka, Alemania, Holanda, Belgika, Frantzia, Euskal Herria eta Espainiako gune desberdinak ezagutzeko aukera izango du bidaiariak.

Urte bete barru jarriko da abian egitasmoa eta asteon aurkeztu dute Urdaibai Bird Centerren.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari