Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Anthology of apologists and detractors of the basque language" liburua argitaratu du Juan Madariagak, NUPeko irakasleak

Dokumentuaren akzioak

"Anthology of apologists and detractors of the basque language" liburua argitaratu du Juan Madariagak, NUPeko irakasleak

2006/12/21 - Alberto Pradillak Diario de Noticias egunkarian. Unibertsitatea.net atariak itzulia.
Euskarak euskal lurraldeekin duen erlazioa eta bere aldeko zein kontrakoen eztabaida hartu du hizpide Juan Madariaga NUPko irakasleak ingelesez idatzi duen liburuan.

Zergatik idatzi duzu liburua ingelesez?
Ezagutza linguistikoagatik. Une honetan ingelesez argitaratzen baduzu askoz ere oihartzun handiagoa duzu. Gainera, Renoko unibertsitateak mundu osoko liburutegi onenetara banaketa egiten du, eta horrek zure liburua toki gehiagotara iristea ahalbidetzen du. Nire helburua liburuak ahalik eta zabalkunde handiena edukitzea izan da.

Gure mugez gaindi hizkuntzaren egoeraren berri emateak lagun dezake bere kontserbazioan?
Dudarik gabe. Hizkuntza batek irautearen arrazoietako bat bere prestigioa da. Hizkuntza batzuk beraien hiztunen zein besteen prestigioa galdu dutelako desagertzen dira. Hizkuntza batek prestigioa badu--bai zientifikoki zein literarioki komunikatzeko gai delako edo bere hiztunek defendatzen dutelako--garatzeko aukera askoz gehiago izango du. Bestetik, hiztunak edo kanpoko jendea dago; katalanak, esaterako, Europako unibertsitateetan hainbat katedra ditu eta euskarak berriz oso gutxi.

Zein da liburuaren gai nagusia?
ikerketaren muga kronologikoak aro foralean kokatzen dira, XVI. mendearen erdialdetik 1876. urte bitartera. Bertan, aldeko zein kontrakoak, artzain lanetan euskararen erabilera eta egitura foralaren gainbeherarekin batera euskararen beherakadaren ustezko erlazioa aztertzen dira. Ikerketa honetan hizkuntza eta erakundeak oso lotuta daudela adierazten da. (...)

(...)

Euskararen beherakada foralismoaren gainbeherarekin lotzeak, hizkuntza babesteko instituzionalizazio propioaren aldekoei ematen die arrazoia?
Hori testuinguru historiko oso konkretu batean gertatu zen; frantziar iraultzatik aurrera Frantzian eta hirurteko konstituzionalistatik aurrera Espainian, estatuek oso eredu zentralista hartu zuten. Posible izango al zen Frantzian eta Espainian euskarak bere tokia izango zuen eta bi estatuek bultzatuko zuten erregimen politiko bat eratzea? Dudarik gabe, posible litzateke, baina historikoki ez zen horrela gertatu, kontrakoa baizik. Logikoki, hizkuntzaren aldeko politika defendatzen dutenek ez daude eroso ogia kentzen dieten estatuetan, eta bai gutxienez autonomia eta gehienez independentzia eskaintzen dien eredu nazional batean.

Zein egoeretan dago zure ustez une honetan euskara eta nola garatu daiteke?
Hizkuntzak galtzen ari diren une ezegonkor honetan, euskarak hainbat erronkei aurre egin behar die desagertuko ez bada. Duen hizlari komunitatea eta estaturik gabe, euskarak erronka teknologiari ez badio heltzen ez du etorkizunik izango. Gutxienez erakundeen babesa izango balu eta batez ere kultur dinamika berri batean sartzen badugu egoera ez litzateke hain txarra izango. Hala ere, une honetan arrisku handiagoan daude milioika hiztun dituzten baina euskara baino atzerapen teknologiko handiagoa duten hizkuntzak. Erronka handiena komunikazio era berrietan eraginkorrak izatea da; eta hor erakundeek asko dute esateko.