Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Animatu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdi birtualean parte hartzera

Dokumentuaren akzioak

Animatu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdi birtualean parte hartzera

2013/11/28 - Unibertsitatea.net
2014ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31ra ospatuko den jaialdia da eta bere helburu nagusia da Internetez Kultura Zientifikoaren gaineko ezagutza, onespena eta interesa zabaltzea.

#KulturaZientifikoa I. Jaialdia antolatzen ari da Jon Mattin Matxain kimikari euskalduna beste hainbat eragilerekin batera.

2014ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31ra ospatuko da eta Internetez Kultura Zientifikoaren gaineko ezagutza, onespena eta interesa zabaltzea lortu nahi du. Alegia, Kultura Zientifikoa osatzen duten jakintza-arlo desberdinetako post, mezu edo artikuluak tarte jakin baten idaztea, editatzea, sareratzea eta biltzea.

Interesa duen orori zabaldu zaio bertan parte hartzeko gonbitea, baita jaialdiaren antolaketan lanean aritzekoa, zein atxikimendua erakustekoa. Horretarako #KulturaZientifikoa I. Jaialdia dokumentua partekatu dute.

Begiratu ezazu orain arte proposatutakoa eta ikusi hainbat direla dagoeneko ekimenarekin bat egin duten erakundeak eta norbanakoak, tartean Unibertsitatea.net ataria.

Animatu zeu ere!