Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Animalien Aurkako Tratu Txarrari buruzko Jardunaldia ospatuko da martxoaren 15ean
Erabiltzailearen akzioak

Animalien Aurkako Tratu Txarrari buruzko Jardunaldia ospatuko da martxoaren 15ean

2018/02/22 - Unibertsitatea.net
Ingurune naturalean aske bizi diren animalien aurkako tratu txarrari lotutako arazoak aztertuko dituzte jardunaldietan. Donostiako EHUren Carlos Santamaria Zentroan ospatuko da martxoaren 15ean.
Animalien Aurkako Tratu Txarrari buruzko Jardunaldia ospatuko da martxoaren 15ean

Irudia: EHU

Animalien Aurkako Tratu Txarrari buruzko VI. Jardunaldia antolatuko dute martxoaren 15ean, Donostian.

"Animalia justizia, espezieen arteko justizia: Kriminologia berdearen ikuspegiak" lelopean ingurune naturalean aske bizi diren animalien aurkako tratu txarrari lotutako arazoak aztertuko dira.

Hona hemen egitaraua:

  • 09:15. Ongietorria eta aurkezpena. José Luis de la Cuesta (UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko Katedraduna eta IVAC/KREIko zuzendaria).
  • 9:20. Kriminologia berdearen sarrera, Matthew Hall (Zuzenbide eta Justizia Kriminaleko irakaslea Erresuma Batuko Lincoln Unibertsitatean).
  • 10:30. Basa animalien aurkako tratu txarraren tipifikazioa, Maria José Mata Montero (Abokatua, INTERcids).
  • 11:10. Kafea.
  • 11:30. Animaliak babestea beren natura ingurunean: zaintza eta kontrola, Fermin Iñarrea (Nafarroako Gobernuko basozaina) eta José Miguel de Pablo (Kataluniako Generalitateko landa agentea).
  • 12:20. Basa faunaren babesaren egungo erronkak, Theo Oberhuber (Ekologistak Martxan-en sortzaileetako bat eta Naturaren Kontserbazioaren arloko koordinatzailea).
  • 13:00. Fauna berreskuratzeko zentro baten esperientziak, Artitza Albisu Urmeneta (Arrano Etxea, Basa Fauna Berreskuratzeko Zentroa).
  • 13:40. Mahai ingurua eta eztabaida. Moderatzailea: María González Lacabex (ANIMALEX-eko abokatua).
  • 14:15. Ondorioak. María José Bernuz Beneítez (Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra Zaragozako Unibertsitatean) eta Gema Varona Martínez (IVAC/KREIko ikertzailea eta Euskal Biktimologia Sozietateko kidea).

 

Sarrera doakoa eta librea da eta Donostiako EHUren Carlos Santamaria Zentroan ospatuko da.

Iturria: EHU

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari