Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Anfibio eta narrastiak Lezon
Erabiltzailearen akzioak

Anfibio eta narrastiak Lezon

2015/12/16 - Unibertsitatea.net
Ion Garin Aranzadiko herpetologoak hitzaldi bi emango ditu Lezon herriko anfibio eta narrastien egoerara azaltzeko, bat ostegunean eta bestea larunbatean.
Anfibio eta narrastiak Lezon

Aranzadiren argazkia

Aranzadiko herpetologoa da Ion Garin, eta Lezoko Udalarekin ari da elkarlanean Lezo herriko anfibioen eta narrastien kontserbazio egoera hobetzeko. Horren harira, bi hitzaldi emango ditu aste honetan zehar Lezon bertan.

Aranzadiko herpetologoek anfibio eta narrastien inguruan egindako jarduera eta laginketa egin dituzte eta horien berri emango du Ion Garinek hitzaldietan. Besteak beste, egungo espezieen egoera eta horien kontserbaziorako etorkizunean egin beharreko jarduerak azalduko dituzte. 

Ostegunean, abenduaren 17an, Lezoko Udal Liburutegian  burutuko da hitzaldia 19:00etan. Larunbatekoa, ordea, Arantzadiko kideak Baratza parkean bilduko dira, bertan egokitu duten anfibioentzako putzuan, hain justu. 

Parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da izena ematea, hona hemen emaila eta telefono zenbakia: idazkaritza@aranzadi.eus / 943 466142.

Informazio guztia www.aranzadi.eus orrialdean.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari