Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Amaren esneak airearen kutsaduratik babesten ditu haurrak
Erabiltzailearen akzioak

Amaren esneak airearen kutsaduratik babesten ditu haurrak

2015/06/03 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko ikerketa batek Gipuzkoako eskualde bitan 638 emakume haurduni eta beraien jaioberriak aztertu ditu.
Amaren esneak airearen kutsaduratik babesten ditu haurrak

Argazkia: Larraitz Uria (Iturria: Irriargi.com)

UPV/EHUko ikerlari talde batek Gipuzkoako Goierri goiena eta Urola erdialdeko emakume haurdunak eta horien haurrei egin diete jarraipena partikula kutsatzaileek zenbateraino eragiten dien aztertzeko. Ikerketaren helburua, haurdunaldian kutsatzaile horiek nola eragiten duten ondorioztatzea da, ingurune kutsatu horren amaren eta haurrarengan duten eragina, hain justu.

Bi eskualde horietan industria jarduera eta landa giroko jarduera uztartzen dira, egoitza eremuak eta errepide nazionala, hain zuzen. Ondorioz, hango biztanleak partikula kutsatzaileen eraginpean bizi dira. Airean daudenak dira, gainera, kaltegarrienak, horien artean aurkitzen dira autoek isurtzen duten nitrogeno oxidoa, besteak beste.

2006tik dabiltza ikertzen, 638 emakume haurdunei eta beraien jaioberriek 15 hilabete zituzteneko laginak aztertu dira, eta gainera, 8 urteetara arte egin zaie jarraipena umeei. Orain arte ikertutakoaren arabera, partikula kutsatzaileen eragin kaltegarria desagertu egiten da haurrak jaio eta lehen lau hilabeteetan amaren esnearekin elikatuz gero. Kutsatzaile batzuen aurrean, edoskitzea babesgarria da beraz.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai Zientzia Kaieran: Amaren esneak ingurumen kutsaduratik babesten ditu haurrak.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari