Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Altzairuaren ikerketa zentroa sortuko dute

Dokumentuaren akzioak

Altzairuaren ikerketa zentroa sortuko dute

2008/09/16 - Unibertsitatea.net
Bizkaian egingo den zentroak 100.000 milioi euroko kostua izango du eta 45 ikerlari arituko dira bertan.

Arcelor-Mittal mundu mailako altzairu ekoizle nagusiak eta Eusko Jaurlaritzak altzairuaren ikerketara zuzendutako goi mailako zentroa eraikitzeko akordioa sinatu dute.

Datozen bost urteetan 100.000 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen zentroa Bizkaian kokatuko da eta 45 ikerlarik egingo dute lan bertan.

Unibertsitateko graduatuak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute eta unibertsitateekin elkarlanean doktoretzak sustatuko dira.