Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Edari alkoholdunak edatea osasunarentzat onuragarria izateko zazpi printzipioak

Dokumentuaren akzioak

Edari alkoholdunak edatea osasunarentzat onuragarria izateko zazpi printzipioak

2014/02/05 - Unibertsitatea.net
Alkohola osasunarentzat onuragarria izateko zenbat kontsumitu behar den galderari erantzuteaz gain, alkohola nola kontsumitu behar den hartu du kontuan Nafarroako Unibertsitateak eta Ciberobn-ek egindako ikerketak.
Edari alkoholdunak edatea osasunarentzat onuragarria izateko zazpi printzipioak

Irudia: Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko eta Ciberobn-eko ikertzaileek alkoholaren kontsumoak heriotzarekin duen erlazioa aztertu dute.

Honetarako, alkoholaren kontsumoaren patroi orokorra izan dute kontutan eta alkohola osasunarentzat onuragarria izateko zenbat kontsumitu behar den galderari erantzuteaz gain, alkohola nola kontsumitu behar den ere kontuan hartu dute.

Ikerketan 18.394 parte hartzaile aritu dira eta 7 urtetan egin zaie jarraipena bataz beste.

Bertatik zera ondorioztatu dute, alkoholaren kontsumoa ohiko kontsumo mediterranearrera egokitzen bada, heriotza-tasa %40an jaisten dela (abstemioekin alderatuta).

Ohiko alkoholaren kontsumo mediterranearra osatzen duten zazpi printzipioak hauek dira adituen arabera:

  1. Neurrian edatea: emakumezkoek gehienez egunean 2 kopa eta gizonezkoek berriz 4.
  2. Alkoholaren kontsumoa astean zehar sakabanatzea.
  3. Kontsumo kontzentratua ekiditea.
  4. Hobe ardoa edatea eta aukeran beltza.
  5. Bazkariekin batera edan.
  6. Edari alkoholdun destilaturik ez edan.
  7. Alkoholdun 5 edari baino gehiago egunean sekula ez hartu.

 

Gainera, printzipio hauek osatzen duten kontsumo patroitik aldentzeak heriotza-tasa bikoiztea dakarrela ikusi dute.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)