Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Alhzeimerra adimenarekin lotuta dagoela ondorioztatu dute ikerlari batzuek
Erabiltzailearen akzioak

Alhzeimerra adimenarekin lotuta dagoela ondorioztatu dute ikerlari batzuek

2015/05/29 - Unibertsitatea.net
Dirudienez, gizakia adimentsuago bilakatu izanaren ondorio bat izan daiteke alzheimerra.

Gizaki modernoa adimentsuagoa bilakatu izana omen da alzheimerraren arrazoietako bat BioRxiv-en argitaratutako ikerketa baten arabera. Antza denez, orain dela 200.000-50.000 urte aldaketa ugari eman ziren burmuinetan garapenarekin zerikusia duten sei genetan. Ikertzaileen ustetan, gizaki modernoaren adimentsuago egitearen arrazoia da hori, hala ere, alzheimerraren sorrerarekin ere zerikusia du, gene horiek gaixotasunarekin estuki loturik daudelako.

Gizakion bakarrik izan dezakegu alzheimerra, gainontzeko primateetako batek ere ez dauka gaitz hau. Azken ikerketetan jasotako emaitzen arabera, hiperkonektibitatearekin lotuta dago, ustez, aipatutako sei gene horien aldaketa dela eta konektibitatea handitu egin dela uste dute ikertzaileek. Horren ondorioa gizakia adimentsuagoa izatea litzateke, baina gaitza izateko arrisku gehiagorekin.

90 gizakiren genoma aztertu dute ikertzaileek, eta 500.000 urtetik hona hautespen naturala dela eta aurrera egin duten aldaketen atlas bat sortu dute. Aldaketa horien artean, alzheimerrarekin lotuta dauden sei gene horietan gertatutakoa nabarmendu dute.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari