Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Algoritmo matematikoak minbiziaren aurka
Erabiltzailearen akzioak

Algoritmo matematikoak minbiziaren aurka

2017/09/12 - unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko ikertzaile talde batek garatu ditu algoritmoak eta berriki Nature Communications aldizkarian argitaratu dute
Algoritmo matematikoak minbiziaren aurka

Argazkia: Manuel Castells. Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko zentroko ikertzaile talde batek - Ingeniaritza eskolako eta CEIT-IK4 zentroko ingeniariek eta CIMA zein Nafarroako Unibertsitatea Klinikako zientzialariek osatua- algoritmo matematiko batzuk garatu ditu tumoreen metabolismoaren ahultasunak bilatzeko. Era horretan, tumorea kenduta, zelula gaiztoak garatzea ekidingo litzateke. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute berriki lana.

Algoritmoa minbizi zehatz batekin erabili dute, mieloma anizkoitza izenekoarekin. Hala ere, hurrengo pausoa algoritmoa beste minbizi batzuekin erabiltzea izango da.

 Iturria: Nafarroako Unibertsitatea

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari