Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Alemanian egun energia berriztagarrien alorrean ematen ari den eztabaidaren gaineko konferentzia antolatu dute gaur UPNA/NUPen
Erabiltzailearen akzioak

Alemanian egun energia berriztagarrien alorrean ematen ari den eztabaidaren gaineko konferentzia antolatu dute gaur UPNA/NUPen

2014/09/17 - Unibertsitatea.net
Hizlaria, Fisikan doktorea eta Energia Berriztagarrietan katedraduna den Klaus Kuhnke alemaniarrak eskainiko du.

Alemanian gaur egun energia berriztagarrien alorrean ematen ari den eztabaidaren gaineko konferentzia antolatu dute UPNA/NUPen.

Biltzarrean Osnabrück Unibertsitateko Klaus Kuhnke katedraduna arituko da hizlari. Klaus Kuhnke Fisikan da doktorea eta Energia Berriztagarrietan katedraduna eta konferentzian, Alemania aurrera eramaten ari den eredu energetiko aldaketaz hitz egingo du. Alegia, energia nuklearra baztertu eta efizientzia energetikoa handitzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko egiten ari den apustuaz. Halaber, prozesuan zehar aurkitzen ari diren zailtasunez.

Biltzarra gaur (irailak 17) ospatuko da Iruñean, arratsaldeko 16.30etan, Arrosadiako Campuseko Nekazaritza Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan (Los Olivos eraikina).

(Iturria: UPNA/NUP).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari