Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Aldiri" blog kolektibo onena izendatu dute Bilblogari sariketan

Dokumentuaren akzioak

"Aldiri" blog kolektibo onena izendatu dute Bilblogari sariketan

2010/01/11 - Unibertsitatea.net

Aldiri Arkitektura eta abar bloga Bilblogari lehiaketaren lehenengo edizioan saritu dute.

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberri.com kultura atariak antolatu dute sariketaren lehenengo edizioa. Ekimenaren helburua da Interneten eta euskarri digitalean euskararen erabilera egonkortzea eta sustatzea.

Aldiri. Arkitektura eta abar bloga, Unibertsitatea.net-eko blog komunitateko kidea da, 2009an sortua UEUko Aldiri arkitekturako hiruhilabetekariaren bertsio elektronikoa izateko.

Blog kolektiboen atalean onena izendatu dute ondorengo arrazoiengatik: Testua eta argazkiak bata bestearen osagarri gisa uztartuz, blog honek arkitektura lezio bikaina ematen digu, hurbiltasunez eta modu egokian, artikulu dibulgatiboen bidez eta euskara txukunean. Denoi dagokigun gai bat, denon hizkuntzan adierazia.

Zorionak Aldiri!