Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ALDIRI, arkitekturari buruzko aldizkari berria

Dokumentuaren akzioak

ALDIRI, arkitekturari buruzko aldizkari berria

2009/11/05 - Unibertsitatea.net

Aldiri atari honetako blogeko kideek Aldiri. Arkitektura eta Abar paperezko hiruhilebetekaria aurkeztu dute Donostian.

UEUren egitasmo berri hau helburu didaktiko zein kritikoarekin argitaratuko da, gai jakinen gaineko monografiak osatuz eta Euskal Herriko gaietan arreta berezia jarriz.

Harpidetu zaitezke blogetik, aldiri@ueu.org helbidera idatzita edo (0034) 94.679.05.46 telefonora deituta.