Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri aldizkariak Parametrizismoaren inguruko artikuluak bidaltzeko deialdia zabaldu du
Erabiltzailearen akzioak

Aldiri aldizkariak Parametrizismoaren inguruko artikuluak bidaltzeko deialdia zabaldu du

2017/03/21 - unibertsitatea.net
Apirilaren 15erako bidali beharko dira gaiarekin lotutako artikulu, ikerketa lan edo proiektuen inguruko laburpenak.
Aldiri aldizkariak Parametrizismoaren inguruko artikuluak bidaltzeko deialdia zabaldu du

Aldiri aldizkaria

"Parametrikoki" izenburua izango du UEUren Aldiri arkitektura aldizkariaren 31. zenbakiak eta artikuluen bidez bertan parte hartzeko deialdia luzatu dute blogean.

Baina zer da parametrizismoa? Parametrikoki diseinatzeaz ari dira, "proiektu baten zatien arteko asoziazio edo loturak modelatzeaz, alegia".

Blogean dioten legez, diseinu parametrikoaren berezko erremintatzat ditugunak bihurtzen ari dira arkitektura diseinuaren eguneroko ogi: "animazioa, simulazio eta forma-bilatzaileak, BIM tresnak, prozesu algoritmikoak eta programazio-lengoaiak, besteak beste. Diseinutik fabrikaziora, bai eta forma hauek gauzatzeko gai den teknologia gero eta demokratizatuagoa ere: fresatzaile, 3D inprimagailu, laser bidez ebakitzeko makina eta enparauak".

Gai honen inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bati buruzko artikuluen laburpenak apirilaren 15rako bidali behar dira aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. 250-300 hitzetan laburtutako proposamenak. Artikuluak, bestalde, ekainaren 15erako bidali beharko dira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari