Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri aldizkariak "Sitopia" zenbaki berria osatzeko laburpenak bidaltzeko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aldiri aldizkariak "Sitopia" zenbaki berria osatzeko laburpenak bidaltzeko deialdia egin du

2018/09/14 - Unibertsitatea.net
"Sitopia" izenpean kaleratuko da Aldiriren 36. zenbakia eta laburpenak bidaltzeko epea urriaren 1ean bukatuko da.
Aldiri aldizkariak "Sitopia" zenbaki berria osatzeko laburpenak bidaltzeko deialdia egin du

Irudia: Ernest Zacharevic

Aldirik, UEUren arkitektura aldizkariak, prestatzen ari den 36. zenbakia osatzeko laburpenak jasotzeko deialdia egin du.

"Sitopia" izango da zenbaki berrian jorratuko duten gaia, hain zuzen, lurraldearen egituraketan gizartearen elikadura ereduak duen eragina.

Gaiaren inguruko hausnarketa, ikerketa edo proiekturen bat argitaratu nahi izanez gero, 250-300 hitzetako laburpena bidali behar da urriaren 1erako aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. Informazio gehiagorako ere helbide berdinera idatzi.