Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aldiri aldizkariak "Ekonomia" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Aldiri aldizkariak "Ekonomia" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

2018/06/13 - Unibertsitatea.net
Ekonomia eta arkitektura uztartuko dituzten hausnarketa, ikerketa edo proiektuak behar dituzte 35. alerako. Landuko den gaiari buruzko laburpena ekainaren 25erako bidali behar da.
Aldiri aldizkariak "Ekonomia" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du

Irudia: Aldiri

Aldiri, UEUren arkitektura aldizkaria 35. alea prestatzen ari da: "Ekonomia". Hori dela eta, zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin berri du.

Deialdian zera diote: "... Garraio azpiegitura handiak, aldirietan eraikitako urbanizazio amaigabeak, 60. hamarkadan modu masiboan eraikitako langileentzako etxebizitzak, harrobiek paisaia menditsuan sortutako arrakalak, marka-hirien arteko nazioarteko lehia etengabea… Hainbat dira kapitalak gure inguruan eragin eta eraikitzeko dituen moduak. Hiriaren eta lurraldearen gorpuztea nahitaez zeharkatzen duen faktorea baita ekonomia...".

35. alerako beraz, ekonomia eta arkitektura uztartzen dituzten ikuspuntu anitzak jaso nahi dituzte, gaiaren gaineko hausnarketa, ikerketa edo proiektuak.

Interesa duenak 250-300 hitzetako laburpena bidali behar du ekainaren 25erako aldiri.aldizkaria@gmail.com helbidera. Artikuluak jasotzeko azken eguna uztailaren 23a izango da.

Informazio guztia Aldirin.